XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena, baina, poesiaren ikuspegi jakin baten alde: nahi du idazleak, Jainkoek edo Jainkoak idatzia duten liburu orokorretik zerbait ebatsi, errateko bera ere Jainko bat dela, edo barne-mundura begiratuz: neurtzen ahal ez diren errealitate sentikor eta mugikorretan

Prosa lirikoa, metaforizazio-prozedurak, puntu jarraituen erabilpen iradokitzailea, naturaren irakurketa lirateke poesia eta bizitzaren artean egiakortasunez mugitzen den Auxtin Zamoraren idazkera marrazten dutenak.

Zamorak egiakortasunez idatzi badu bere liburua, Ezkiagak honestitatez idatzi du bere Zauriaren salmoak liburua.

Salmo hitzak zuzenean adierazten du poesia erlijiosora bideraturik dela liburu honetakoa.

Aldaketa egin du Ezkiagak, bere ohiko moldea ez badu ere zail xamarra litzateke, bestalde guziz hautsi: lehen liburuetan kanpo-ikuspegiak agintzen zuen, oraingoan barne-ikuspegiak garrantzi handiagoa du, aitorpenak taxutuko luke liburuaren joera.

Felipe Juaristik idatzi duenez, gizona (izakia esan nahi dut) bere buruaren aurrean; izakia Jaunaren aurrean; eta izakia Naturaren aurrean, hiru tirabirok sortzen dute Ezkiagari hain gogoko zaion poesiaren inguruko hausnarketa.

Baina haria ez da eten.

Ezkiagak teorizazio luzeak egin ditu metaforaren eta analogiaren inguruan, ezagupen zientifiko eta intuizio-ezagupenaren inguruan.

Ezkiagaren poetikan lehen irudiak, lehen intuizioak ikaragarrizko garrantzia du.

Poema intuizio horren gorpuzketa litzateke, iluntasuna argitzeko ahalegina, misterioa intuizioz, eta ez jakitez azaltzeko modua.

Sinboloa esperientzia azaltzeko bidea besterik ez bada, Zauriaren salmoak liburuak barne-esplorazioari ekin dio, alegoriatik urrun.

Esperientzia argitzea aspaldiko joera duenez Ezkiagak, indartu egin du gaurko honetan.